XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Urdaspal: esna-berri. Kantari. Bere, Aibar jauregiaganako leyaltasuna kantatzen du. Nagusi zanak agindu zion bezela, berak zaituko du, eriotzeraño, Gartzea'ren seme Santxol, eta Aibar'ko Etxea).

URDASPAL:
Zer zan ori? ametsa al-zan?
buruko ille danak zutik ditut...
Zer zan, baña?
Ezurretara izua, ikara, sartu didan ori, zer ote-zan?
Gure Erri maitearen kalteren bat?...
...Il zitzaigun Gartzea;
ta aren seme Santxol oraindik ume da;
aren inguruan, berriz, Erio dabil,
beletzar antzera,
sarraski-billa...

Ay, Euskalerri gaxoa!
larri zera, larri!
Aibar'ko Nagusi!
Bai zoritxarrean Erio'k jo zindula!
zoritxarrean.
Ondo maite nuan
nik gure Nagusia;
arixe zor bait-nion
nuan ta nintzan guztia.